This page is a translated version of the page Best practices and the translation is 100% complete.

"Partaidetzarako jardunbide egokiak" artikuluen bilduma bat da eta, bertan, boluntario, kide, eduki eta entzule berriak irabazteko hainbat esperientzia azaltzen dira. Hainbat atalen bitartez, dagoeneko proiektu arrakastatsuak ondu dira talde berriak erakartzeko eta wikilari berriekin harremanak sakontzeko eta, horrenbestez, hauxe eztabaida orri bat da haien ezagutza partekatu eta horren berri zabaldu nahi dutenentzat.

Zerrenda hau ez dago osatuta. Jende berria nola erakarri argitzeko ideiak partekatu nahi badituzu, mesedez idatzi artikulu bat hemen edo lagundu jardunbide egokien artikuluak gehitzen. Ez lotsa!

Artean eskarmentu handirik ez baduzu, baina Wikimediari buruz duzun ezagutza partekatu nahi baduzu, edo Wikipedian aritzeari ze abantaila ikusten dizkiozun, aurki ezazu hemen zure esperientziarekin bat datorren proiektu bat. Edonork has dezake bere partaidetza proiektua. Ez da abilidade berezirik behar. Orri hauek boluntarioek egiten dituzte, eta urratsez urratseko jarraibide moduan erabiltzeko balio dute. Proiektu bakoitza talde desberdin batentzat da, eta aholku bereziak ematen ditu testuinguru berezi honetan hartu beharreko planteamenduaz eta jokatzeko moduaz. Partaidetzan lan egitean lagungarria da estrategia nagusi batzuk gogoan izatea.

Partaidetza sustatzeko lan handia egin baduzu baina zure esperientzia nola dokumentatu ondo ez badakizu, irakurri lehendabizi gidalerro hauek!

Bat egin taldearekin!

Herrialde desberdinetako wikilarien talde bat jardunbide egokien orriak zabaltzen eta hobetzen ari da hemen. Bat egin nahi? Bada, jardunbide egokien dokumentazio taldean nahi zaitugu gusto baduzu.

Laburpena

Mesedez lagun egiguzu ondorengo orriak hobetzen, wikilariek (berriek) partaidetza-proiektuetan behar bezala nola aritu jakin dezaten.